Global Aranguren Biomasa
Global Aranguren Biomasa -Glefaran- energia berriztagarrien alorreko enpresa da, eta baso-biomasaren errekuntzaren bidez energia sortzea du jarduera nagusi.
Horretarako erabiltzen duen lehengai bakarra baso-mozketetatik eta inausketetatik jasotako biomasa da, egur garbia, naturala, inoiz tratatu gabea.
Biomasan oinarritutako kogenerazio bidez elektrizitatea sortzeko prozesua 2001ean instalatu zen, eta ordutik modu egokian funtzionatu du. 2014an, Global Arangurenek erosi zuen hartzekodunen konkurtsoan, aktibo ukigarriak eta ukiezinak barne.
Global Aranguren 2016an hasi zen lantegia ustiatzen, sakonki berrantolatu eta berritu ondoren. Erabiltzen den teknologiaren bidez, errendimendu-maila eraginkorra lortu nahi da gutxieneko isuriak eraginez, hau da, efizientzia-maila handia isuri gutxirekin.
Kalitate-kontrolak etengabeak dira eta mantentzea ongi planifikatuta dago. Araurik zorrotzenen eskakizunak gainditzea da gure erronka.
Zuzeneko langileak 35 dira eta zeharkakoak 100. Epe laburrera jarduera berriei ekitea aurreikusita dago.
Lana aurrera eramateko, Global Arangurenek 181 hornitzaile ditu, horietatik 22 Enkarterrikoak eta 128 Bizkaikoak.