Energia berriztagarria
Prozesua lehengaiaren parkean hasten da. Bertan, zatikatutako biomasa silo batean pilatuz joaten da eta etengabe elikatzen du errekuntza-galdara.
Galdarak 26 Mw-ko potentzia termiko nominala du, eta ura berotzen du; ur hori gasifikatu egiten da eta hodibihur baten bidez energia elektrikoa sortzeko turbinara iristen da; turbina alternadorera konektatzen da, eta horrek energia banatzeko sarera sartzen du elektrizitatea.
Ur gasifikatua hozte-dorrean hoztu eta ur-lurrun gisa kanporatzen da. Laburbilduz, tratatu gabeko ur garbia atmosferara itzultzen da, inolako tratamendurik eta aldaketarik gabe. Ur-lurrun hori erabat garbia da, ez da kaltegarria, klimatologia-egoeraren arabera efektu bisual nabarmena sortzen badu ere.

Prozesuak partikularik txikiena atxikitzeko gai den mekanismo bat du. Zikloi baten bidez eta gelditu gabe dabilen iragazki elektrikoari esker, partikula horiek kanporatu eta jaso egiten dira etengabe, eta zirkuitu itxi batean modu egokian kudeatzen dira.
Instalatuta dagoen turbinak gehienez 12 Mw-ko argindar-ekoizpena ahalbidetzen du.