Biomasa

Global Aranguren Biomasa -Glefaran- Bizkaiko Enkarterri eskualdean kokatuta dago. Ingurune horren azaleraren % 58 zuhaiztia da, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren % 54 ere bai.

Elektrizitatea sortzeko erabiltzen den biomasa batez ere ingurune horretan biltzen da; izan ere, egurraren kultura eguneroko bizitzaren parte da. Biomasa milaka urtetan erabili izan da sukaldeetan, gure arbaso guztiek erabili dute egurra (biomasa) beren ongizaterako.

Horregatik zaindu dira basoak, kudeatu egin dira, ahaleginez iraunarazi. Basoen kudeaketa egokia ezinbestekoa zen, horren menpe zeuden baserrietako sukaldeak, burdinolak, egur-ikatza, gure eraikinen egitura, altzariak eta abar. Gure arbasoengandik jaso dugun herentzia da.

Energia elektriko alternatiboa eta berriztagarria sortzeko lehengai gisa egurraren azpiproduktuak erabiltzeak abantaila bikoitza du. Batetik, % 100 berriztagarria den produktua erabiltzen da, CO2 isuri neutroarekin. Bestetik, baliagarri egiten dira zuhaitzen hondakinak (ezpalak, pusketak, azala, inausketen hondarrak…). Horrela, horien aprobetxamendua baliabide gehigarria da landa-ingurunearentzat.

Glefaranek erabiltzen duen biomasa zerrategietako produkzio-prozesu estandarizatuan alferrik galtzen den baso-masa da, jada moztuta dagoena. Garbiketa-prozesuan sortzen diren hondakinak, beharrezko tamainara iristen ez diren zatiak eta abar izaten dira. Baita inausketetan bildutako adarrak ere.

Gure Herrian ez dago ez petroliorik ez gasik, eta beraz, alternatiba jasangarriak behar ditugu, biomasa, esaterako, gurean ugaria baita.

Glefaranera iristen den biomasaren jatorria Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan, Kantabrian, Burgos eta Gaztela eta Leongo beste leku batzuetan, Errioxan eta Frantzia hegoaldean egindako baso-mozketak dira.

Euskal Autonomia Erkidegoan 391.000 metro koadro baso dago, Nafarroan 310.601, Gaztela eta Leonen 2.661.653,

Kantabrian 282.662 eta Errioxan 135.862 metro koadro.

Europan 3.000 instalazio baino gehiago daude biomasaren bidez energia ekoizten dutenak, eta horietan 300.000 lagunek egiten dute lan. Instalazio horietako asko hirietan edo biztanleria-dentsitate handiko metropolialdeetan kokatuta daude.

Glefaran

Global Aranguren Biomasa -Glefaran- energia berriztagarrien alorreko enpresa da, eta baso-biomasaren errekuntzaren bidez energia sortzea du jarduera nagusi.

Harremanetarako

Aranguen, LaPerenal, s/n 48850 Zalla, Bizkaia
glefaran@glefaran.com
+34 946 469 069
+34 901 021 877